2013/03/06

MARTXOAK 8

Berdintasun ezak esklabotasun egoeran jarri ohi ditu emakumeak, ekonomikoki gizonezkoen mende bizi behar izan dutelako. 

Krisiaren aitzakiaz, berdintasunaren aldeko borroka alde batera uzten ari da.
Emakumeen egoera ekonomikoa krisiaren hasieran ez zen gizonezkoen
egoerarekiko parekagarri. 


Kontutan izanik lan merkatuen berezkoak diren enplegu modalitateak, non genero-desberdintasuna, soldata-tartea, aldi baterako enplegu maila altua eta azpi ekonomian kontzentraziotzarra, diru-sarrera eskasago eta babes sozial gutxiagorekin, emakumeak desabantaila egoeran aurkitzen ziren krisiari aurre egiteko. 

Honi, etxeko lanak eta pertsonen zaintza gehitu behar zaizkio, zeinei emakumeek eutsi egin ohi dieten gehienbat era doan batean.

Egun, gobernu desberdinek gastu publikoaren murrizketaren bideari ekin
diote; erabaki honek enpleguaren galera dakar sektore publikoan, non lan
egiten dutenen bi heren emakumeak diren, eta hauei, emakumeei alegia,
zerbitzu publikoek bete beharko luketen lana ematen zaie.


Emakume eta gizonen arteko berdintasuna ezin da izan hazkunde ekonomiko
garaietan bakarrik ekiten den luxua; betekizun legala eta morala da. Genero berdintasunak funtsezko printzipio behar du izan, orain eta etorkizunean, berdintasunean aurreratzeko eta azken hamarkadetan emakumeek eta gizarteak eskuratutako lorpenen atzerakada ekiditeko.


Honetarako neurri politikoak, egintzak eta konpromiso politiko tinko
bat hartu behar dira fronte askotan:



  • Genero perspektibadun analisi sistemikoak ezartzea, bai egoeraren ebaluaketan bai hartu beharreko neurrietan.
  • Gizarte azpiegituretan inbertitzea, batez ere hezkuntza, osasungintza, adin gutxieneko arreta eta mendekotasunik duten pertsonengan.Beharrezkoa izateaz gain, ekonomikoki zentzuzkoa da, eragin hirukoitza baitu: alde batetik, sektore publikoan lanpostuak sortzearena, hemenemakume kopuru handi bat aritzen da eta; emakumeek bere bizkarrengainetik gainjasaten duten zaintzen zama kentzea, bizitzaren esparruguztietan parte har dezaten; pertsona guztien bizi-kalitatea nabarmenki hobetzea.
  • Bizitza laboral eta familiarraren arteko benetako bategiteko behar diren neurriak hartzea.
Bi hitzetan, emakumeek sortu ez duten krisi honek badu soluziobiderik: ondasuna, enplegua, pertsonen zaintza eta etxeko lanen banaketa
erradikala.


KRISIAREKIN EMAKUMEOK ESKLABUAGOAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario